Neurri eta banaketa ezberdinetako Autokarabana eta Camperrak ditugu, gure esploratzaileen beharretara egokitzen direnak.
Puntako marken ibilgailuak, egungoak eta guztiz hornituak. Mimoz zainduta, dugun onena eskeini eta ezer falta ez dakizun.
Entzuteko, aholkatzeko eta eduki ditzazkezun zalantzak argitzeko gaude. Bezeroaren arreta zuzena, telefonoa hartu eta deitzea bezain erraza.
Ezagutza denborarekin eskuratzen den zebait da, esperientziak pilatuz eta baita akatsak eginez ere. 40 urte baino gehiago daramatzagu caravaning sektorean eta urte guzti hauetan gure bezeroekin partekatzen dugun pasio honen beharrak eta nahiak ezagutzen joan gara.
Behar duzun horretan aholkatzeko gaude, zure esperientzia bakarra izan dadin. Eta zergatik ez, berriro errepikatzeko gogoarekin gelditu zaitezen.
Baina abisu bat, kontuz, honek harrapatu egiten zaitu eta!
Explore Rent Caravanas Tolosak sortutako marka bat da, autokarabana eta furgoneta camperren alokairurako.
Carado, Bürstner eta Laika marken kontzesionario ofiziala garen partetik, errepresentatzen ditugun markekin erlazionatutako zerbitzu eta kalitate bermea eskaintzen dugu. Gama altuko ibilgailuak ditugu, egungoak eta guztiz ekipatuta. Mimoz zainduta, dugun onena eskeini eta ezer falta ez dakizun.
Autokarabana eta camperren alokairua Gipuzkoan.