Polígono Ind. Aldaba - 20400 Tolosa (Gipuzkoa)
L-V 9:00-13:00 / 16:00-19:00

Ohiko galderak

Zein da autokarabana alokatu ahal izateko gutxieneko adina eta zer zirkulazio-baimen behar du?

Errentariak eta gidari bakoitzak gutxienez 25 urte izan beharko dituzte. Bi urte baino gehiagoko antzinatasuneko B motako gidabaimena edo dagokion baimen nazionala izan beharko dute. EBko egoiliarra izan ezean, nazioarteko gidabaimena izan beharko du.

Alokatzeko garaian ba al da kilometraje-mugarik?

Kilometrajea mugagabea da 4 egun baino gehiagoko alokairuetarako. 3 eguneko alokairuen kasuan, alokairuko 1.200 kilometrora mugatzen da. Kopuru hori gainditzen denean, 0,30 euro/km-ko aparteko kopurua kobratuko da.


Zein da gutxieneko alokairua?

Denboraldiaren arabera, gutxieneko alokairua 3 eta 14 gau artekoa izan ohi da. 


Nola egin daiteke erreserba?

Erreserba berretsi ostean, errentariak kontratatutako alokairuaren guztizko zenbatekoaren % 30 ipini beharko du, edo gutxienez 250 € 7 eguneko epean. Une horretatik aurrera, autokarabana erreserbatuta geratuko da eta gainerako zenbatekoa alokairua hasi baino lehen gehienez 40 eguneko epean ordaindu beharko da.
4 egun baino gutxiagoko erreserben eta 40 egun baino gutxiagoko aurrerapenarekin egindako erreserben kasuan, alokairuaren guztizko zenbatekoa ordaindu beharko da.

Ibilgailua entregatzeko unean fidantza ordaindu behar al da?

Bai, autokarabana hartzeko garaian 800,00 €-ko fidantza utzi beharko da kreditu-txartel bidez. Txartelaren titularrak eta errentariak pertsona bera izan beharko dute.

Ba al daude baliogabetze-gastuak?

Bezeroak erreserba loteslea desegiten baldin badu, bezeroak ordaindu beharko ditu berretsitako lehen erreserbatik aurrera kalkulatutako baliogabetze-tasa hauek:

– alokairua hasi baino lehenagoko 50 egunetara arte 250 € kobratuko dira baliogabetze-gastu gisa.

– alokairua hasi baino lehenagoko 49 eta 30 egun artean, alokairuko prezioaren % 30.

– alokairua hasi baino lehenagoko 29 eta 8 egun artean, alokairuko prezioaren % 80.

– alokairua hasi baino lehenagoko 7 egun baino gutxiagoan, edo ibilgailua erreserbatutako datan eta orduan jaso ezean, alokairuko prezioaren % 100.

Zein da aplikatzen den erregai-politika?

Erregaiaren depositua beteta dagoela entregatuko da ibilgailua eta itzultzeko garaian ere beteta itzuli beharko da. Hori bete ezean, 20 euroko hornitze-tasa kobratuko da, eta beste 2,20 euros/litro.

Alokairuaren prezioan zer prestazio daude sartuta?

Ibilgailu guztiek dute sukaldea, hozkailua, komuna konketarekin, dutxarekin eta komunarekin (cassette), berogailua, edateko uraren eta ur zikinen depositua, segurtasuneko gerrikoa bidaiari-lekuan, 12 V-ko bateria independentea bidaiari-lekurako eta bateria-kargagailua.

Alokairuaren prezioan honako hauek ere sartuta daude:
BEZa (% 21)
Arrisku orotarako asegurua, istripuko 800,00 €-ko frankiziarekin
Asistentzia errepidean, 24 orduetan
Klimatizagailua kabinan
Multimedia ekipoa + Atzerako martxaren kamera
Bizikleta-eramatekoa
Gas-bonbonak
WCrako likido kimikoa
Aparkatzeko falkak
230 v-ko kablea
Edateko urarentzako mahuka

Noiz har dezaket autokarabana?

Oro har, ibilgailuak astelehenetik ostiralera entregatuko dira, 16:00etatik 18:00etara; itzulketak astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 11:00etara.

Zer hartu behar dut kontuan autokarabana hartzera joateko orduan?

Kontuan izan jakinarazpenen eta izapideen artean, entrega-prozesuak gutxi gorabehera 1 ordu iraun dezakeela. Gomendatzen dizuegu zentroarekin ordu zehatz batean gelditzea, alferrik itxaron beharrik ez izateko. Gure langileekin batera, egiaztatu ibilgailua guztiz hornituta dagoela eta kalte oro edo aurretik erabili izanaren arrasto oro entrega-aktan barneratzea.

Zer herrialdetara bidaia dezaket?

Errentariak, errentan hartutako ibilgailuarekin, herrialde hauetan soilik zirkulatzeko baimena du:
Alemania, Andorra, Austria, Belgika, Kroazia, Txekiar Errepublika, Danimarka, Estonia, Eslovakiar Errepublika, Eslovenia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Britainia Handia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal, Suedia eta Suitza, Monako, San Marino eta Liechtenstein.

Zerrendan ez dagoen herrialderen batera bidaiatzeko, kontsultatu gurekin.

Debekatuta dago gerran edo gatazka armatuan dagoen edozein herrialdetara bidaiatzea.

Zer egin behar dut istripua gertatuz gero edo kalteak izanez gero?

Istripua, lapurreta, sutea edo ehiza-animaliek eragindako kalteak izanez gero, errentariak poliziari eta errentatzaileari jakinarazi beharko dio berehala. Gainera, alokairuko zentroari jakinarazi beharko dizkio istripuarekin zerikusia duten xehetasun guztiak, egonez gero, hirugarrengoen ibilgailuari eragindako kalteen argazkiak bidali beharko ditu eta istripuen partea entregatu beharko du behar bezala beteta eta SINATUTA. Inoiz ez da aitortuko edo aurre-epaituko gertaeraren erantzukizuna, “Istripuen Aitorpen Adiskidetsua” izan ezik.

Zer biltzen du aseguruak?

Arrisku orotarako aseguruaren printzipioen arabera, osoko kalteak gertatu baldin badira, errentatzaileak errentaria kalte materialen erantzukizunetik salbuetsiko du istripuko 800 €-ko frankiziarekin. Zenbateko hori errentariaren gain geratuko da. Errentaria inola ere ez da istripu baten edo arduragabeko jokabidearen ondorioa izan diren bere erantzukizunetatik (zibilak, administrazio arlokoak, penalak edo edozein motatakoak) salbuetsita geratuko. 


Etxeko animaliak eraman daitezke?

Etxeko animaliak eraman daitezke, betiere, errentatzaileak espresuki horretarako baimena eman baldin badu. Hala ere, kontuan izan behar da ibilgailua hartu den bezain garbi itzuli behar dela. Errentariak ziurtatu beharko du etxe-animaliak seguru eta indarrean dauden arauen arabera bidaiatuko duela. Aipatutako etxe-animaliak, ahal dela, txertoak jasota egon beharko du eta dagozkion mugak bete beharko ditu.



Autokarabanarekin elurretara joan al daiteke?

Bai, joan daiteke. Gure ibilgailuak negurako ondo hornituta eta isolatuta daude.
Horretarako, derrigorrezkoa izango da alokairuko 50 €-ko kostua duten kateen aukera gehitzea.

Autokarabana garbitu egin behar al dut itzuli aurretik?

Ibilgailua barnetik garbi itzuli beharko da, eta ur zikinen eta WCko deposituak garbi egon beharko dute itzultzean. Osterantzean, 100 €-ko osagarria kobratuko da aparteko garbiketarengatik, 100 € ur grisak hustegatik, 100 € WCko depositua hustegatik, 100 € tabakoak eragindako garbiketa eta aireztapenarengatik.


Azken aldian ikusitako ibilgailuak